Dory Lansorenaren ipuin kontaketa 3.mailan

Aste honetan Dory Lansorena idazlea 3.mailan gurekin izan dugu. Doryk ipuin bat sortu du eta berau aurkeztu eta kontatzen izan dugu gurekin. Ipuinaren izenburua "Luna viaja a mundoletras, un lugar lleno de magia" izan da eta dislexia duen neska du protagonista. Opari ederra eskaini digu gainera egileak, ipuinaren ilustrazioak 3. mailako ikasleek egingo baitituzte. Hona hemen ipuin kontaketa egunaren eta marrazkien sortze prozesuaren irudi batzuk.