JASONE OSORO IDAZLEAREN BISITA

Aste honetan, hilaren 14an, Jasone Osoro idazlearen bisita izan dute DBHko bigarren mailako ikasleek, Euskal Idazleen Elkarteak sustaturiko Idazleak Ikastetxetan programa baitan, eta Pasaiako Udalaren laguntzaz. Izan ere, ikasleek idazle honen Ezekiel eta Eskularru beltzak eleberrien irakurketa eta lanketa egin dute. Beraz, saiora galderak prestatuta joan zitzaizkion ikasleak, eta nobelen nondik norakoak miatu ahal izan zituzten, egilearen beraren eskutik. Baina, horrez gain, inspirazioaz ere hitz egin zien Osorok, sormenaz, sortze prozesuez eta abar.