DBH1 eta LH1; handienak txikienen irakasle

2024/02/16

Lehen Hezkuntzako lehen mailako ikasleek bisita atsegina jaso dute, DBH1eko ikasleak goiko eraikinetik Lezora jaitsi eta gelan sartu zaizkie. Handienak txikienen irakasle izan dira tarte batez. DBHkoek Lehen Gizakien inguruko Lapbook-ak prestatu dituzte eta LHkoei erakusten eta azalpenak ematen aritu dira. Esperientzia polita izan da guztientzako. 

Inauteriak argazkitan bildu ditugu zenbait Irudi Bildumetan

2024/02/14

Inauteriak argazkitan bildu ditugu zenbait Irudi Bildumetan.

Ikusi hemen:

Trastamintxo Ipuin, olerki eta marrazki lehiaketako sari-banaketa

LHko ikasleen emanaldia

0-1 urte, Lezoko ikastolan

HH, Lezoko ikastola

Trastamintxo Lehiaketako finalista eta irabazleak

2024/02/09

Goizean goiz, 2024ko Trastamintxo ipuin, olerki eta marrazki lehiaketaren sari banaketa egin dugu Lizeoko jangelan. Urduritasuna eta poza nabari ziren aretoan, eta irabazleak eta finalistak txalo zaparrada artean igo dira oholtzara. Ekitaldia DBHko Euskara Taldeko ikasleek antolatu dute, oso fin.

Hauek izan dira 2024ko Trastamintxo Lehiaketako finalista eta irabazleak.

Zorionak bai zuei eta parte hartu duzuen guztioi!

Hona hemen ekitaldiko argazki batzuk

Eguraldia dela eta, ostiraleko Lezoko inauteriak Saldise plazan ospatuko ditugu

2024/02/08

Eguneko antolaketa bere horretan mantenduko da eta emanaldiaren ordutegia ere, aurreikusitako orduan izango da, 11:15etan.

Bihar elkar ikusiko dugulakoan,

GORA INAUTERIAK!!!

Laster iritsiko da KORRIKA gurera; Lizeoan giroa berotzen ari da

2024/02/07

KORRIKA iristear da!

Martxoaren 14an hasi eta 23an Lezotik eta Pasaiatik pasako da.  Adi, gorde datak, bezperan, martxoaren 22an, Korrika Gaztea eta Korrika Txikiak ospatuko ditugu.

LH2ko ikasleek antzezlan batez gozatu dute ingelesa lantzeko asmoarekin

2024/02/07

Cawboy baten urtebetetze eguna da eta amonaren opariaren esperoan dago. Baina amona hirian dagoela jakin du eta harengana doa trenez. "The twelve o'clock train" izenburuko antzezlanaz gozatu dute LH2ko ikasleek Gezala auditoriumean, Chameleon theatre antzerki konpainiak eskainita. Ikasleak ingelesean trebatzeko ekimena da honakoa.

LH1eko ikasleak Landarbason eta Aizpitarten, Lehen Gizakien arrastoan

2024/02/07

Gelan Lehen Gizakien inguruan asko ikasten ari bagara ere, onena haien bizilekuak ezagutzea dela uste dugu. Horregatik, LH1eko lau geletako ikasleek Landarbasora txangoa egin dute, han Aizpitarteko kobazuloak bisitatu eta Listorretan jolasean aritu dira.
Adi! Argazki gehiago gure web orriko "Irudi Bildumak" atalean.

Lehen Hezkuntzako bigarren mailakoak irristaketan

2024/02/07

Lehen Hezkuntzako 2. mailako ikasleak irristaketan aritu dira Lezoko kiroldegiko frontoian. Lezoko Udalaren laguntza izan dugu ikastaro hau aurrera eramateko. Ederki pasa dugu eta gainera asko ikasi dugu!

Bideojokoetan euskaraz aritzeko saioak Pasaiako lau barrutietan

2024/01/30

Aurreko ikasturtean egin bezala, aurten ere GAMER GELAK antolatu dira Pasaian LH5, LH6, DBH1 eta DBH2ko gazteentzat, bideojokoetan euskaraz aritzeko sortutako GAME ERAUNTSIA elkartearen eskutik. 

Euskarazko bideojokoetan aritzeko saioak dira. Baina, are haratago, aisialdi digitala euskaraz burutzeko aukera badagoela erakustea eta gazteekin bideojokoen hizkuntza-erabilerari buruzko gogoeta egitea dute helburu. 

DBH4koek dantzarekiko sentsibilizazio saioak egin dituzte

2024/01/25

Aurten ere, DBH4ko ikasleak dantzara gerturatu dira Haatik Dantza Konpainiako Amaiur Luluagak eta Jon Arsuagak gidatuta. Hik Dantza Sentitu programaren baitan bi dantzariek hainbat saio egin dituzte gure ikasleekin. Programa hau Pasaiako Udalaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzaz eraman dugu aurrera.

Saioetako baten irudiak bildu ditugu bideo motz batean, ikusi hemen:

Orriak

-era harpidetu