ZORIONAK LARRAITZ ETA DAVID, TANTA-KO IRABAZLEAK

2022/07/14

Berri pozgarri batekin bukatu genuen ikasturtea, Euskal Herriko ikastolen aldeko TANTA zozketako irabazlea Lizeoko familiaren bat izan zela, alegia. Koldo Tellitu Ikastolen Elkarteko lehendakariak saria eman berri die Larraitz Rubiori eta David Alvarezi.

 Zorionak familia!

 

 

DBH 2. ETA 3. MAILETAN IRAKASLEA BEHAR DUGU

2022/07/12

Frantses eta Euskarako irakaslea behar dugu DBH 2. eta 3. mailetarako. Nahi izanez gero, bidali zuen curriculum- a honako estekan

ESTALKIA ETA JOLASERAKO EREMU BERRIAK LEZOKO IKASTOLAN

2022/06/20

LEZOKO IKASTOLAKO PATIOAREN ERDIA ESTALIKO DUEN ESTALKIA ERAIKIKO DUGU UDAKO OPORRETAN EGINGO DIREN OBRETAN; BERDEGUNE BATEK ETA ENBORREZ EGINDAKO ZENBAIT JOLASEK EREMUA NATURALAGOA BILAKATUKO DUTE

Datorren ikasturtearen hasieran Pasaia-Lezo Lizeoaren Lezoko eraikinaren patioa eraldatuta aurkituko dugu. Udako oporraldia aprobetxatuz obrak egingo ditugu, gaur egun hormigoizko pista soila denari itxura aldatzea da asmoa, ikasleentzako eremu askoz atseginagoa eta naturalagoa sortuz.

¿QUIERES APRENDER EUSKERA Y ECHAR UNA MANO A TU HIJO/A?

2022/06/20

Gurasoentzako euskara ikasteko kanpainaren berri eman nahi dizuegu. Datorren ikasturtean Pasaiako euskaltegiek gurasoentzako klaseak eskainiko dituzte, umeak ikasten duen zentro berean. Astean hiru klase izango dira ordu eta erdiko iraupenekoak, goizez 9:30etik 11:00etara edo arratsaldez 15:00etatik 16:30era.

Interesa duzuenek izena eman HEMEN eta irailean deituko dizuete.

ALAINE AGIRRE LH5-EKOEKIN ETA DBH4-KOEKIN

2022/06/20

Pasaiako Udaleko euskarazko irakurzaletasuna sustatzeko kanpainaren baitan Alaine Agirre idazlea gure ikasleetako batzuekin egon da Juanba Berasategi aretoan. LH5ekoekin bildu da aurrena "Neskaotsok ilerik ez balu?" eleberriaren inguruko sekretuak kontatzeko.

DBH1 IRRISARRI LAND-EN ETA DBH2 LIZARRAKO KANPINEAN

2022/06/20

Hiru eguneko irteera egin dute DBH1eko eta DBH2ko ikasleek, Irrisarri Land-era eta Lizarrako kanpinera, hurrenez hurren.

Irudi bildumak sortu ditugu han bildutako argazkiekin. Ikusi hemen.

IRRISARRI LAND

LIZARRA

BDH1-2. EUSKARA HAUSPOTZEKO ANTZERKIA ETA IRRATIA

2022/06/20

Ainhoa Mariezkurrena Lizeoko ikasle ohiaren gidaritzapean ahozkotasuna hauspotzeko saioak egin dituzte DBH1 eta DBH2ko ikasleek. Batzuek antzezlanak sortu dituzte eta antzerki gelan erakutsi LHko ikasleei. Argazki batzuk ikusi ditzakezue hemen. 

Bestetik, DBH2-A gelakoek irratsaio bat grabatu dute, GOAZEN BA! izenekoa. Irratsaioan zehar egindako argazki batzuk ikusi eta irratsaioa bera entzun ditzakezue hemen.

 

 

EKOFISH: IKASTURTEKO LANAK EMAN DU UZTA

2022/06/20

Ikasturte honetan DBH3ko bost geletan aritu dira, taldeka, MATER Ontzi Museo Ekoaktiboak sustatzen duen EKOFISH proiektuan lanean. Materrekoek bultzatuta, udaberri aldean ekin zioten itsas hondakinen arazoa ezagutzeari. Pasaiako badiaren bueltako ikasleak direnez, erraz identifikatu zuten plastikoek zer nolako eraginak dituzten inguruko ekosistemetan, eta arazoaren iturrira jo zuten.

JON ESNAOLA ETA IRAIDE MITXELENA GARAILE URRUZUNON, POESIA ATALEAN

2022/06/20

Batxilergoko lehenengo mailako Iraide Mitxelena Rivero eta Batxilergoko bigarren mailako Jon Esnaola Lopez, Pasaia-Lezo Lizeoko ikasleak biak, garaile izan dira Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuordetzak antolatu duen 37. Urruzuno Literatur lehiaketan, biak poesia alorreko lehiaketan. Zorionik beroena, Iraide eta Jon, Pasaia-Lezo lizeoaren partetik! 

TXANPA LITERARIOA, OPORRETARAKO IRAKURKETA PROPOSAMENA

2022/06/20

Orriak

-era harpidetu