Eskola Trukea 2014: bideo bilduma

2014/06/02

Dakizuen bezala, Roermond hiriko Bisschoppelijk College Broekhin institutuarekin lotzen gaituen Eskola Trukea egitasmoaren 10. aldia burutu dugu ikasturte honetan. Eta harro, baina harrokeriarik gabe, urtemuga biribil horrek asko pozten gaituela esan dezakegu.

Egutegia 2014-15

2014/06/02

Hona hurrengo ikasturteko 2-18 urte bitarteko ikasleen egutegia.

DBH 4KO PLASTIKAKO IKASLEEN TXANGOA DONOSTIAN ZEHAR

2014/05/20

DBH 4ko Plastikako ikasleek Donostiaren alde historiko-artistikoa ezagutu zuten maiatzaren 16an, egun hartan hirian zehar egindako txangoari esker. 

UDABERRI FESTA ARRAKASTATSUA ANTXON

2014/05/20

Larunbatean, maiatzaren 16an, primerako giroa egon zen Pasai Antxon, Lizeoko Txabol Sotoa taldeak antolaturiko Udaberri Festari esker. Primerako eguraldia lagun, haurrek nahiz helduek egitarau zabalaz gozatu ahal izan zuten: puzgarriak, bazkaria, altxorraren bila jolasa, txokolate-jatea,  dantzaldia… Arrakastaren seinale, arratsaldeko altxorraren bila jolasean aritutakoen kopurua: 100dik gora lagunek parte hartu zuten, txikiek nahiz helduek, giro bikainean!

PREST! euskaraz bizitzeko mosaiko erraldoia osatzeko ekitaldia

2014/05/14

Pasaian euskaraz bizitzeko nahia duen jendea edota euskaraz bizitzeko bide horretan ahalegina egiten ari den jendea biltzeko ekitaldia prestatu dugu hainbat eragilek datorren larunbaterako:  Donibaneko Prest euskara taldeak, Kuadrillategik, Pasaiako Irrien Lagunak-ek, Ikastetxeek, Euskaltegiek, Merkatariek eta Udalak.

KIKE AMONARRIZEN HITZALDIA PASAI DONIBANEN

2014/05/14

Ostegun honetan, hilak 15, Kike Amonarriz soziolinguista eta telebista aurkezle ezagunak hitzaldia emango du Pasai Donibanen, bertako Prest! euskara taldeak antolatuta. XXI. mendeko sanjuandar euskaldunak. Nola aldatu(ko) diren gauzak, kamarada! izenburua du solasaldia, eta 19:30ean hasiko da Victor Hugo etxean.

UDABERRIKO FESTA

2014/05/13

Aurreko urteetan bezalaxe, Antxoko TXABOL SOTOA taldeak udaberriko festa antolatu du. EGUN OSOAN ZEHAR familiako kide guztiei, eta batez ere txikienei zuzendutako hainbat ekintzekin gozatzeko aukera izango dugu.

ANTOLATZAILEA: Lizeoko Txabol Sotoa Taldea

NOIZ: maiatzak 17, larunbata.

NON: Pasai Antxoko zumardian.

EGITARAUA:

BATXILERGOKO 2. MAILAKO IKASLEAK ZIENTZIA MUSEOAN

2014/05/09

Urteroko legez, apirilaren 9an Batxilergoko 2. mailako Fisikako taldeko ikasleak Miramonen dagoen Eureka Zientzia Museora joan ziren, Mikel Etxaniz irakasleak lagunduta. Ez ziren soilik Museoa ikustera joan; bertako modulu asko gelan ikusitako edukiekin zuzenean lotuta daudenez, ikasleek lan bat egin zuten modulu horien inguruan.

ABIAN DA ‘MARINEL GAZTEA’ PROIEKTUA

2014/05/09

Seigarren urtez jarraian, eta Albaola elkartearekin elkarlanean, gure ikastolako hainbat ikaslek Marinel Gaztea izeneko proiektuan parte hartzen ari dira. Hiru saio egin dituzte dagoeneko.

Herri Urratsera autobusez

2014/05/05

Zergatik joan hurrengo maiatzaren 11an Senpere aldera?
Lehenik eta behin ongi pasatzeko euskara eta euskal kulturaren alde eginez. Eta horrekin batera, ikastolen mugimendurako ezinbestekoa den sare ekonomiko solidarioa lantzeko.

Orriak

-era harpidetu