"ESKUBIDEAN", LEHEN BILERA EGIN DUTE

2022/11/05

Ikasturte berri honetan ere Pasaiako Udalak sustatzen duen ESKUBIDEAN programaren parte izango gara. Hasteko, LH5etik DBH4ra arteko ordezkariak aukeratzen aritu gara. Pasa den ostegunean, berriz, gela bakoitzetik aukeratutako ordezkariek lehen hartu-emana egin zuten Udaleko bi teknikarirekin: Eli eta Ibai. (Argazkietan, LH5ekoekin eta LH6koekin egin zuten saioa).

ESKUBIDEAN haurren eta nerabeen parte hartzea sustatzeko programa bat da, udalak adingabeen beharrak eta nahiak ezagutu eta erabakietan parte hartzaile aktibo izatea bilatzen duena.

EUSKAZ JOLASTU EGITASMOA MARTXAN

2022/11/04

Jolasean harrapatu ditugu LH6koak, baina ez dira ohi bezala jolas librea ari. Irakasle bihurtu dira, LH3koen irakasle, hain zuzen ere. Euskaraz jolastu ahal izateko baliabideak eskaintzea dugu helburu. Azken egunetan LH6koak hiru jolas berreskuratzen aritu dira gerora hirugarren mailakoei jolas horiek erakusteko: Anbo-atoKokodrilo-kokodrilo eta Urtarrilean jaio dena. Begira argazki hauetan zein ongi pasa duten denek.

PEDAGOGIA SISTEMIKOAN SAKONTZEN

2022/11/04

Larraitz Mendizabal Huitzi eta Aitziber Esnaola Arribillaga Lizeora gonbidatu ditu Orientazio Departamentuak. Irakasleen formazioan sakontzeko etorri dira eta lau saio egin dituzte gure irakasleekin: bi Haur Hezkuntzakoekin eta beste bi DBHko lehenengo ziklokoekin. Pedagogia Sistemikoan adituak dira biak eta gai desberdinak landu dituzte, adinaren araberako beharrak kontutan hartuta. 

GAU BELTZA OSPATU DUGU LIZEOAN

2022/11/02

Ikusi al duzue seigarren mailakoek antolatu duten GAU BELTZA? Lizeoan, herri eta barrutietan bezala, Gau Beltzaren tradizioa berreskuratze lanetan ari gara. Bideo honetan seigarren mailakoek Lehen Hezkuntzako gainontzeko mailetakoen aurrean egindako antzerki beldurgarria ikus dezakezue.

GEHITU ZURE TANTA!

2022/10/27

Bideo bat prestatu dugu Lizeoko batzorde desberdinetan parte-hartzen ari diren lagunetako batzuen hitzak jasoz. Lizeoa denon artean eraikitzeko gonbita egin digute Garik, Iraitzek, Edurnek eta Ibonek. Aukera eta modu asko dago Lizeoari bultzada emateko. Interesik bazenu, eman izena galdetegi HONETAN.

GAU BELTZAREN ATARIAN, EDURNE MITXEOREN BISITA

2022/10/27

LH 3koek eta LH6koek Edurne Mitxeorekin tarte batean egoteko aukera izan dute. Batez ere Gau Beltzaz aritu zaie, duela urtebete gaiaren inguruan idatzitako ipuina aitzaki hartuta. Hemen informazio gehiago. Heriotza, natura, sorginak, sendabelarrak, usainak,... gai askotaz aritu dira hizketan Mitxeoren konpainian.

 

XALTOREKIN DANTZAN ETA JOLASEAN [BIDEOA]

2022/10/27

Lezoko ikastolara bisita egin du Xalto pailazoak. Herriko pailazoa, berau. Ikusi bideo honetan zein ondo pasa duten 3, 4 eta 5 urteko lagunek.

ERRIGORAKO SASKIAK NAFARROATIK ZUEN ETXEETARA

2022/10/25

Ikasturte honetan ere, martxan da ERRIGORA ekimena saski salmentarekin hasita. Jakingo duzuenez, auzolanean oinarritzen den ekimen honek bi helburu nagusi ditu:

Lehena, Nafarroako Erriberako propio diren produktuak Euskal Herriko plazan jarri, eta horrela bertako nekazaritza indartu. Izan ere, merkatu globalizatuak konpetentzia baldintza gogorretara behartzen ditu bertako lehengaiekin lan egiten duten ekoizleak.

TXOKOLATEZKO ELKARTASUNA HENDAIAKO IKASTOLAREKIN

2022/10/25

Hendaiako ikastolako gurasoek, aurten ere, txokolatezko egutegiak salgai jarri dituzte. Zurea nahi baduzu BETE FORMULARIO HAU urriaren 28a baino lehen eta etxera eramango dizugu zure seme-alabaren bitartez. Egutegi bakoitzaren prezioa: 10 euro

IPUIN-KONTAKETAK PASAIAKO LIBURUTEGIETAN

2022/10/20

Urriaren 24an liburutegien eguna ospatzeko ipuin-kontaketa saioak antolatu dituzte Pasaiako liburutegiek. Aurten Xabier Terrones kontalaria izango dugu gurean eta MALETA MAGIKO batean hainbat abentura ekarriko dizkigu 4 eta 8 urte arteko neska-mutil guztientzat. Saio guztiak 17:30ean izango dira. Anima zaitezte!

- Urriaren 20an (osteguna) Antxoko liburutegian

- Urriaren 21ean (ostirala) Trintxerpeko Alkateordetzan

- Urriaren 25ean (asteartea) Donibaneko Topagune Gelan

Orriak

-era harpidetu