LIZEOKO "BIZI EUSKARAZ MOSAIKOA" MARTXAN

2022/11/22

Abenduaren 3an ospatuko den Euskararen Eguna girotzeko klasiko batekin gatoz: Lizeoko Bizi Euskaraz mosaikoa.

ANTZERKIA INGELESEZ JUANBA BERASATEGI ARETOAN

2022/11/21

Lehen Hezkuntzako 3, 4, 5 eta 6 mailetako ikasleak ingelesezko antzerkia ikustera gerturatu dira Juanba Berasategi aretora. Ingeleseko mintegiak antolatuta, ekimen honek helburu argia du: ingelesa gelatik kanpo sustatzea, ulermena lantzea eta hizkuntzarekin gozatzea.

 

IRAKURKETA SUSTATZEKO ASMOAREKIN IBON MARTIN GUREEKIN

2022/11/21

Ibon Martin idazle donostiarra Ubera liburutegian izan da gure Lehen Hezkuntzako 4. mailako ikasleekin hizketan. Ikasleek galdera sorta luzea prestatu dute Martin itauntzeko. Galdera gehienak "Onin" bere liburu sortaren ingurukoak izan badira ere, idazle izateko zer egin behar den ere galdetu diote, besteak beste. 

Galderak guztiak erantzun ondoren idazleak jolas berezi bat prestatu du ikasleentzako. Gainera, opari txikiren bat ere eraman dute etxera.

 

KULKI: EUSKARAZ ZINTZO ARITZEAGATIK SARIA

2022/11/21

Euskaraz zintzo aritzeagatik saria jaso dute LH3ko eta LH4ko ikasleek. KULKI kultur-kirolak sustatzeko proiektuaren bisita izan dugu eta ikasleak jolasean eta lehian aritu dira gogoz. Ekimen hau burutzeko Pasaiako Udaleko euskara sailaren laguntza izan dugu.

Ikusi bideo honetan zein ondo pasa duten denek.

LH1EKOAK ETA LH2KOAK IPUIN KONTALARI SAIO BATEAN

2022/11/21

LH1eko eta LH2ko ikasleek Lezoko ikastolatik Donibaneko Ubera liburutegira salto txiki bat egin dute, talde txikitan. Han Maite Franco ipuin kontalaria zeukaten zain. Ikusi bideo honetan saioetako bateko pasarte txiki bat:

LILITEGIKO ABESTIAK LIBRE JARRI DITUGU WEB-EAN

2022/11/21

Laurogeita bost kanta libre entzun eta deskargatzeko moduan eta liburuxka dotore bat kantu guztien letrekin. Horixe gure web orrian egin dugun eskaintza berria. ABESTIAK ETA LIBURUXKA DESKARGATU HEMEN

LH6-KOEK HIRU EGUNEKO TXANGOA EGIN DUTE ARANTZARA

2022/11/21

LH6 mailako lau gelek, urrian zehar, hiruna egun pasa dituzte Arantzako aterpetxean, bi txandatan. Arantza Bortzirietako herri euskaldun txiki bat da, eta egonaldi honek euskaraz hiru egun bizitzeko aukera aparta eskaini die. Bertan, San Juanxar bisitatu, mendian ibili, zuhaitz parkean tirolinan gozatu, jolasak egin... eta herrian bizi direnen artean ibili ziren. Benetan egonaldi ederra izan da Arantzakoa.

Ikusi hemen irteera hartako zenbait argazki.

 

 

MARI DOMINGI EZAGUTU NAHI DUZU? BADA, IRAKURRI ARTIKULU HAU

2022/11/21

Orereta ikastolako lagunek plan polita antolatu dute Añabitarten duten baserrian. Hain zuzen ere, Mari Domingi ezagutu eta harekin egoteko aukera eskainiko dute. Datorren urtean antolatuko duten KILOMETROAK jaiaren lehen ekimena dute hauxe. Sarrerak erosi nahi badituzu egin klik HEMEN.

Ikusi bideo honetan egin diguten proposamena:

EUSKARALDIARI BEGIRAKO LANKETA BEREZIAK EGIN DITUGU

2022/11/17

EUSKARALDIAhasi aurretik lanketa berezia egin dugu gure komunitateko bi ataletan. Batetik, autobus zerbitzuko langileak, eta bestetik, aurten EUSKARALDIAn lehen aldiz parte-hartu ahal izango duten 16 urteko gazteak (BATX 1).

JOSÉ LUIS GONZALO HAUR PSIKOLOGOAREKIN HIZKETAN

2022/11/17

Pasaia-Lezo Lizeoko Orientazio Departamentuak antolatuta Jose Luis Gonzalo haur psikologian aditua izan dugu bisitan. Bina saio egin ditu Lehen Hezkuntzako irakasle guztiekin, haurren garapen emozionala gai zutela.

Orriak

-era harpidetu