HAMAIKETAKOA "EUSKAL-KANTA-BINGO"LEHIAKETAKO IRABAZLEENTZAKO

2022/12/20

Euskararen Egunaren ospakizunen bueltan "Euskal-Kanta-Bingo" lehiaketa antolatu zuten Euskara Taldeko ikasleek DBHko bigarren zikloko ikasleentzako. Ederki pasa zuten denek jolasean, baina hobe irabazleek. Hain zuzen ere, gaur jaso dute saria irabazleek: hamaiketako eder bat jangelan. Kroketak, patata tortilla... 

Zorionak!

ZOZKETA! ERRIGORAKO SASKIAK FAMILIA IRABAZLEENTZAKO PREST

2022/12/20

Hemen Euskararen Eguneko argazki mosaikoan parte-hartu zenutenon arteko irabazleak:

  • Alvarez Sukia familia
  • Lizarazu Garnateo familia
  • Otxotorena Ventoso familia
  • Saharaoui Cruz familia
  • Sagarzazu Elorza familia

Irabazleek Errigorako saski baba eramango dute etxera. Zorionak!

Berrehun iruditik gora jaso dugu aurtengo mosaikorako, mila-mila esker guztiei. Eta barkamena eskatu beharrean gara ere, argazkiren bat edo beste bideotik kanpo geratu baita formatuarekin arazoak izan ditugulako. Sentitzen dugu.

ENPATIA LANTZEKO SARRERA BERRIA ADIMEN EMOZIONALAREN BLOGEAN

2022/12/19

Zuentzako baliogarri izan daitekeelakoan enpatia lantzeko bideo berri bat txertatu dugu Adimen Emozionalaren blogean: La historia del erizoGabonen etorrera honetan, denek baldintza berdinak ez ditugula ikusirik, ezinbestekoa da besteen lekuan jartzea. Besteak zer behar duen ikusteko gai bazara, arrakasta izateko gakoa aurkitzeko gai izango zara. Hortaz, gaia lantzeko bideo motz hau txertatu dugu adimen emozionalaren blogean.

MUNSTRO TXIKIAK "BELATZ"EN ESKUTIK

2022/12/19

Lehen Hezkuntzako 3. mailako ikasleak Belatz marrazkilariarekin hizketan aritu dira Pasai Donibaneko Ubera Liburutegian. Udaleko Euskara Sailaren euskarazko irakurzaletasuna sustatzeko egitasmoak lagunduta egin dugu saio hau. 

Ikasleek Munstro txikiak komiki sorta irakurtzeko aukera izan dute marrazkien egilearekin elkartu aurretik. Belatzek, komikietako marrazketaren inguruko trukoak kontatu dizkie ikasleei eta haiek ederki pasa dute irakaspen berri asko motxilan sartuta.

ZER IRAKURRI AUKERATZEN AINHOA MARIEZKURRENAREN LAGUNTZAZ

2022/12/19

Ainhoa Mariezkurrena: "Ikasleei ulertarazi nahi diegu liburua ez dela zerbait fisikoa soilik. Zerbait dutela kontatzeko"

Batxilergoko ikasleek ikasturtean zehar irakurriko dituzten liburuen aukeraketa ez de edonola egiten. Oraintxe etxeetan irakurtzen ari diren Amets Arzallusen "Miñan", esaterako, pasa den ikasturte amaiera aldean aukeratu zuten Ainhoa Mariezkurrenaren laguntzaz, Donibaneko Ubera liburutegian egin zuten lan-saio batean. Mariezkurrenak aukeraketa prozesua hura nolakoa izan zen azaldu digu elkarrizketa honetan.

DBH 3 ETA 4n EUSKARAKO IRAKASLEA BEHAR DUGU

2022/12/16

 Euskarako irakaslea behar dugu DBH 3. eta 4. mailetarako. Nahi izanez gero, bidali zuen curriculum- a honako estekan.

 

LH5-EKO IKASLEEN AITON-AMONAK LIZEOAN BISITAN

2022/12/15

Asteazkenean, hilaren 14a, Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasleek beren aiton-amonak gonbidatu zituzten geletara. Azken hiruhilekoan landutako ia guztia erakusteko laburpen lan handia egin ondoren ordubete inguruko saioa eskaini zieten aiton-amonei. 

LIZEOKO ERAIKINERA ITZULI DA URTEKO BATZARRA

2022/12/15

Pasaia-Lezo Lizeoa Irakaskuntza Kooperatiba Elkartearen urteko batzarra ospatu berri dugu, giro onean. Nabarmentzekoa da, aurten, Lizeora, gure eraikinera, itzultzeko aukera izan dugula, pandemiaren eraginez lekuz kanpo ibili ondoren. Ehundik gora lagun elkartu gara Liburutegian, bazkide erabiltzaile, lan bazkide eta bazkide laguntzaileak, guztiak.

EUSKARAREN EGUNA BIDEOA

2022/12/15

Hemen duzue aurtengo Euskararen Egunerako bidali dituzuten argazkiekin osatutako bideoa. Ez ahaztu bidali duzuenon artean, batek baino gehiagok sorpresatxo bat izango duzuela.... ;)

Biba zuek!!! 

EUSKARAZ... EKIN!!!

 

JON MUÑIZ, EGUBERRIKO POSTALAREN EGILEAREKIN HIZKETAN

2022/12/13

Urtero Eguberriko postala diseinatzearen ardura gure komunitateko kide desberdin bati enkargatzea da gure asmoa. Aurten, jada zuen etxeetan dagoena, Jon Muñiz Elola sanpedrotarrak egin du. Harekin egon gara tarte batean egin duen diseinuaren inguruan hizketan.

 

Hasteko, Jon, Lizeoko ikasle ohia eta gaur egun guraso zara. aurkeztu zure burua pixka bat.

Orriak

-era harpidetu