LH1eko ikasleak Lezoko Lesoinuko kontzertu pedagogikoetan

2024/03/22

Lesoinuk (Lezoko aste pedagogiko musikala) eskaintzen duen kontzertu pedagogikoetako batean egon gara LH1eko ikasleak, Gezalan. Bertan eskusoinua, klarinetea, tronpeta eta hainbat instrumentu ezagutzeko eta entzuteko aukera izan dugu.

 
Lau tokitan hartuko dugu KORRIKAren lekukoa HARRO HERRI

2024/03/21

Larunbata iluntzean iritsiko da KORRIKA Pasaiara eta Lezora. Ohi bezala, Lizeoko komunitateak lau lekutan hartuko du lekukoa. Aurten, jangelako eta garbiketako taldeek, DBHko euskara taldeko neska-mutilek eta Errota Lezoko Guraso taldekoek eramango dute euskararen lekukoa, harro.

Hemen lekuak eta gutxi gorabeherako ordutegia.

Animatu eta parte hartu!

Ekosistemak, artelanak eta pintura teknikak erakusgai

2024/03/21

Lehen Hezkuntzako bosgarren mailako ikasleek, ohi bezala,  bigarren hiruhilekoan egindako lanekin erakusketa galanta prestatu dute liburutegian eta pasilloan. Batetik, inguruko zein urruneko ekosistemen maketa ikusgarriak prestatu dituzte. Bestetik, artelanak landu eta pintura teknika desberdinak zintzilikatu dituzte paretetan.

Ohikoa da Lehen Hezkuntzako beste mailetako ikaskideen aurrean erakusketaren bisita gidatuak antolatzea, aurten, berrikuntza gisa, bisita gidatu bereziak prestatu dituzte gurasoentzako.

Batx 2koek "trabajadoreen" Jaizkibelgo barrakoiak ezagutu dituzte

2024/03/21

Batxilergoko bigarren mailako ikasleak errepresio frankistaren lekukotasunak ezagutzen izan dira Etxetxorekin.

Indarkeria matxistaren prebentziorako sexualitate tailerra

2024/03/20

Pasaiako Udalak sustatuta, egunotan, Lahia elkarteko Maria, Irune eta Izar Lizeoan dabiltza. Lehen hezkuntzako seigarren mailako ikasleei bina orduko lau formakuntza saio ari dira eskaintzen, sexualitateari buruz. Lahiako hezitzaileak, besteak beste, sexualitatea, hezkidetza eta indarkeria matxistaren prebentzioa ari dira lantzen gure ikasleekin.

KULUNKAN: herrietako ikastoletako hiru urtekoei bisita

2024/03/20

KULUNKAN
Hizkuntza ohituretan eragiteko egitasmo honekin buru-belarri gabiltza. Aste honetan lehen hezkuntzako laugarren mailako ikasleak herrietako ikastoletara gerturatu dira (Donibane, Lezo, Antxo eta San Pedro) hiru urteko umeekin jolasean aritzera. Bisita hauen helburua da txikienek bere ohiko jolas lekuetan dabiltzanean euskaraz ariko diren erreferentziazko lagunak ezagutzea.

Bertso eskolako sei ikasle lehenbizikoz plazan kantari

2024/03/19

Eguerdietako ekintza gisa bertsolaritza aukeratu duten sei ikaslek bere lehen plaza egin berri dute Oiartzunen, Ander Lizarraldek lagunduta. Gelatik plazara sariketako lehen kanporaketan parte hartu dute eta saio ederra burutu dute. 

Ibil bedi musika taldeko Ibai Osinaga euskaltzaleen sarietan

2024/03/19

DBHko bigarren zikloko eta batxilergoko ikasle euskaltzaleek sari ederra jaso dute: Ibil bedi musika talde nafarreko kide Ibai Osinagarekin hizketan aritzeko aukera izan dute. Gainera, saioa bukatuta Iruna joan dira Korrikaren hasieraz gozatzera. Plan ederra bigarren hiruhilekoaren sari gisa!

Pasaiako hiru ikastetxeok saio bateratua egin dugu Eskubidean-en baitan

2024/03/19

Eskubidean programan parte hartzen duten gure ikasle ordezkariak Pasaiako Udaleko alkatearekin, zinegotziekin eta teknikariekin, eta baita herriko beste bi ikastetxeetako ordezkariekin bildu dira Juanba Berasategi aretoan. Saio bateratu hau ikasleek ikasturtean zehar Pasaia hobetzeko landu dituzten proposamenak aurkezteko baliatu dute. Gainera, Karmengo Amako eta La Anunciatako ikasleen proposamenak ezagutzeko aukera izan dute.

Bizkarsoro filma ikusi eta Katti Pochelu ekoizlearekin aritu dira ikasleak

2024/03/12

DBHko laugarren mailako eta Batxilergoko lehenengo mailako ikasleek Bizkarsoro filma ikusteko aukera izan dute Bokalek, Pasaiako euskararen aholku batzordeak, antolatuta. Ipar Euskal Herrian euskarak jasandako zapalkuntza jasotzen duen filma ikusi ondoren, Katti Pochelu, filmaren ekoizleetako batekin tertulian aritzeko aukera izan dute. 

Orriak

-era harpidetu