Adimen Emozionala

2012-2013 ikasturtean, gure hezteko estiloa edota kultur marka hobetu nahian, Adimen Emozionalaren alde apustua egin genuen. Ikusirik ekimen honek gure hezteko prozesu horretan eskaintzen duen onura, harrez gero asko dira norabide horretan emandako urratsak.
Urrats horietako bat Adimen Emozionalaren ekimena gurasoei luzatzea izan da, azken batean helburu partekatua baitugu: ikasleak eta beraien garapen pertsonala sanoa eta aberatsa.
Horrela, azken hilabeteetan Haur Hezkuntzako ikasleen 100 guraso inguru  Adimen Emozionalaren inguruko saio tematikoetan aritu dira. Saio hauetan landu den materiala daukazue hemen eskegita, pentsatuz denentzat ere lagungarri izan daitekeela.